viernes, 4 de marzo de 2016

Martxoak 8, emakumearen eguna.

         Dakizuen bezala, hurrengo astean, martxoak 8,  emakumearen Nazioarteko eguna ospatuko da.
Jada urte asko igaro dira egun hau ospatzen denetik, baina noiz iritsiko da egun honek bere berezitasuna galtzen duen unea? Noiz iritsiko da egun arruntenean ere emakumeen eguna dela sinistuaraziko dugun eguna? Noiz iritsiko da emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna?

         Legalki denak gara berdinak baina gizarteari begiratuz gero kasu asko nabarmendu daitezkela ikusi dezakegu non hau ez den horrela. Bere adibide nabarienetariko bat publizitatean isladatzen dena da. Egunero edozein iragarkietan ageri da non emakumea objetu bilakatzen den. Zenbat eta zenbat alditan ikusiko genuen emakumea objetu sexual bezala eta etxeko lanetarako produktuak adierazteko erabilia izaten dela?

         Gainera, emakumeen langabezi tasa altuagoa dela argi dago. Askotan, nahiz eta gizonezkoak emakumezko baten ikasketa berdinak izan, gizonezkoa aukeratzen dute, gizarteak oraindik ez duelako onartzen emakumeek gizonezkoen eskubide berdinak dituztela.

        Gure ustez, oraindik ere bide luzea dugu aurretik denon berdintasuna lortzeko. Ez da nahikoa emakumeek bakarrik jartzea beraien partetik, gizonezkoek ere kontzientziatu behar dute gizarte matxista hau aldatzeko.

       Elkarlanean bakarrik lortuko dugu gizon-emakumeon berdintasuna!


3 comentarios:

  1. Aupa neskak, ados nago zuekin. Nahiz eta legeetan jasota dagoen ezin dela diskriminazorik egin sexuarengatik, beste ekubide askorekin bezala, berdintasunean ere hankamotz gabiltza.
    Emakumeen kontzientziazioa eta parte hartzea ezinbestekoa da, baina baita gizonezkoena ere. Erabat ados zuekin. Animo!!

    ResponderEliminar
  2. Ni ere ados nago zuekin. Garrantzitsua iruditzen zait, bide luze eta gogorra izan arren, egun hori ez ospatzeko garaia iristea, nire ustez, horrek berdintasunera iritsi garela irudikatu nahi duelako. Horretarako, guztion parte hartzea ezinbestekoa da, nahiz eta urteen poderioz, hobekuntzak nabaritu ditugun.

    ResponderEliminar
  3. Kaixo!Asko gustatu zaigu zuen sarrera. Guztiz ados gaude zuekin, berdintasuna lortzea oso garrantsitsua baita mundu hau hobeagoa izateko. Nahiz eta aldaketak egon diren, oraindik asko geratzen zaigu hobetzeko eta horretarako gu guztion laguntza beharrezkoa dela iruditzen zaigu.

    ResponderEliminar