Filosofatzen...
miércoles, 18 de mayo de 2016
FLOR DEL DESIERTO:
Aurreko ebaluaketa guztien moduan, oraingoan ere film bat ikusi dugu "Flor del desierto" izenekoa. Film hau oso lotuta dago giza eskubideekin, bertan, emakumeei eskubide bat kentzen zaielako. Afrikako hainbat herrialdetan egiten den modura, protagonistak txikitan ablazioa jasan zuen. Mingarria izateaz gain, eskubideen aurka doa ekintza hau. Gainera, sinistuarazi egiten die hau dela normalena eta egin behar dena, eta ez badute ablazioa egiten, ez direla emakume puruak eta garbiak izango; alderantzizkoa, gizonen aldetik errespeturik merezi ez duten emakumeak izango direla sinistarazten die. Hau gutxi balitz, ekintza onartezin hau baldintza txarretan egiten da eta horren ondorioz, gaixotasun larriak eta infekzioak sortzen dira.
Filmean, protagonista mundu zibilizatuan sartzen denean, ohartzen da bertako neska guztien kasuan, ablazioa ez dela egiten, eta jabetzen da ez duela zerikusirik emakume ona izatearekin. Eragin handiko modeloa bihurtzen denean, ordura arte gizarteak ez zekien berria argitaratzen du modu publikoan; Afrikako herrialde askotan hau burutzen dela, eta errotik moztu behar dela.
Gure ustez, XXI. mendean, hau erabat debekatuta egon beharko luke, argi eta garbi baitago ablazioa giza eskubideen aurka doala, eta inorrek ez du merezi horrelako sufrimentu bat jasatea. Nahiz eta herrialde eta tradizioak errespetatu behar diren muga bat dago, eta muga hori giza eskubideak haustean gertatzen da. Ez al zaizue iruditzen badela ordua emakume askori oraindik egiten zaien ankerkeria hau galarazteko?
https://www.youtube.com/watch?v=jOBiHp3Qnlw
jueves, 5 de mayo de 2016
POLITIKA ETA ETIKA:
Historian zehar etika eta politika oso lotuta egon izan dira, baina konturatu gara, ez dela beharrezkoa bi hauek batera agertzea elkarren arteko bizikidetza arrunt bat nahi bada. Baina bizikidetza on baten kasuan, politika egoki bat egoteko, etikak nahitaezkoa izan beharko luke.
Gure ustetan, gaur egungo gizartean ez dugu kokatzen inongo etikarik, politikoek beraien buruagan bakarrik pentsatzen dute, eta beraientzat onuragarriak izan daitezkeen azpijokoak egiten dituzte, nahiz eta herritarrentzat kaltegarria izan. Horren adibide dira azken aldian hain entzunak diren albisteak, hala nola, korrupzioa, beste herrialde batzuetan dirua gordetzea...
Guk atera dugun ondorioa, politikoek herritarrengan gehiago pentsatu behar dutela da, eta politikaren atala ondo edo gaizki, baina bete egiten dutela. Aldiz, etika aldetik, ez dugu ikusten inongo erantzukizunik, baina guk hau bultzarazi nahi dugu, gure gizartea hobetzeko asmoz.
http://www.popscreen.com/v/7Lii2/CORRUPCI%C3%93N-EN-ESPA%C3%91A

lunes, 2 de mayo de 2016
POLONIA
Aurtengo aste santuetan bidaia paregabe bat egiteko aukera izan dugu. Bidaian zehar hiri ezberdinak bisitatu ditugu baina batez ere Polonian ibili gara gure elkartrukea dela-eta. Egun horietan polako batzuen etxean egon gara, bakoitza bere bikotearekin. Egunero jarduera desberdinak egiten genituen hiria ezagutzen joateko.
Hiria ezagutzearekin batera bertako kulturan murgildu gara, eta ohartu gara ohitura desberdin ugari dituztela gureekin konparatuz, adibidez, janaria, ordutegia, agurtzeko era ... Horietako egun bakoitza desberdina izan da beti ez garelako berdin sentitu eta sentimendu gazi-gozoen nahasketa bat bizi genuen. Batzuetan, lagunekin eta bikotearekin gustora egon arren, etxera iritsitakoan familia ezezagun batekin geudela jabetzen ginen eta bakardadea sentitu genuen.
Esperientzia honek pertsonalki hazi egin gaitu eta gure ustez edonork izan beharko luke aukera hau bizitzeko. Azken finean, beste errealitate bat ezagutzen duzu eta mundua leku guztietan ez dela berdina jabetzen gara.

jueves, 28 de abril de 2016
Zorionaren bila...
Historian zehar filosofo askoren auzietako bat on gorena bilatzea izan da. Denek zuten on goren bat baina filosofo bakoitzak honi buruzko iritzi ezberdina zuen, horregatik ez zegoen adostasunik beraien artean. Aristotelesen esanetan on gorena zoriontasuna da baina ez aberastasunaren eta boterearen bidez. Epikuroren ustez ere zoriontasuna, plazerra eta ataraxia ( asaldurarik gabeko baretasun- egoera) dira. Utilitaristen iritziz aurreko bien antzera zoriontasuna aurkitu nahi dute, baina ez zoriontasun indibiduala baizik eta gehiengoen onura handiena ekartzen duena. Kanten arabera, bizitza jomuga baterantz bideratu behar dela uste du, autonomia zoriontsu izateko ezin zara bizi tutore baten menpe, autonomia behar duzu. Baina baldintza bat bete behar du, inperatibo kategorikoaren barruan egon behar du, hau da, zure jokabidea lege unibertsala izatea nahiko zenukeen modura.
Asko pentsatu ondoren eta gure on gorena definitu nahiean batez ere Aristotelesen etikarekin bat gatoz. Gure ustez bizitza honetan zoriontasuna da beharrezkoena eta denok nahi dugu zoriontsu izan. Baina Aristotelesek ongi dioen bezala zoriontasun horrek ez du aberastasunearekin edo boterearekin zerikusirik. Baina Kanten pentsamenduarekin ere ados gaude neurri batean, autonomia izateak norberaren izaeran eragin handia du.
viernes, 22 de abril de 2016
LOMCE:
Gaur egun arte lege asko egon dira hezkuntza mailan, baina denboraldi honetan puri-purian dagoen hezkuntza modalitatea LOMCE da. Lege honek, polemika asko ekarri du gaur egungo gizartean pertsona asko alde eta beste hainbat kontra baitaude. Hau defenditzen dutenen arrazoi nagusiena hezkuntza onera aldatzea da, emaitza akademiko hobeak lortuz eta ikasleei honen garrantzia jabetuz.
Arlo guztietan bezala, lege honekin ados ez daudenak ere badira. Lege honek dio, Euskadi bezalako lekuetan gaztelerari balio gehiago emango die euskarari baino, eta kasu bera gertatzen da Katalunian. Baina gure ustez, lege honen alderik errotikoena DBH-3. mailan ikasleak sailkatu behar izatea da bi taldetan; ikasle "onak" eta "txarrak". Honek, norberaren eskubideak urratzen ditu eta irainduta sentiarazten du.
Gure ustez, argi dago hezkuntza hau ez dela egokia gizartearentzat eta ez duela onurarik egingo inongo momentuan.

viernes, 18 de marzo de 2016
Pil-pilean dagoen gaia da errefuxiatuekin gertatzen ari den egoera. Lehenik eta behin aipatu beharrekoa da ekialdeko herrialde hauek gerran daudela. Beraien egoera hil edo bizikoa denez, denok egingo genukeen moduan ihes egiten dute. Bide egokiena Asia igaro eta Greziako irletatik igarotzea da Europara iristeko, baina azkeneko hilabeteetan Turkia eta Europa hitzarmen batera iritsi dira: Europan sartzen diren kanpotar asko Turkiara bidaliak izango dira eta horren truke diru kopuru izugarria emango diete Turkiari. Baina aipatu beharrekoa da egoera honetan salbuespen bat dagoela, hau da, Siriako errefuxiatuak bakarrik dute Europara sartzeko eskubidea, beste guztiak kanporatuak izango dira.
Gure ustez, egoera hau penagarria da, pertsona orok dugulako bizitzeko eskubidea. Ez da posible pertsonekin horrelako hitzarmen bat egitea, objektu moduan tratatzen dituztelako diru kantitate baten truke. Munduaren garapena hobera joan dela pentsatzen dugun arren, gizartearen pentsamendua oraindik erabat atzerakoia da, eta hori ikusteko adibiderik egokiena itun hau da.

viernes, 4 de marzo de 2016
Martxoak 8, emakumearen eguna.
Dakizuen bezala, hurrengo astean, martxoak 8, emakumearen Nazioarteko eguna ospatuko da.
Jada urte asko igaro dira egun hau ospatzen denetik, baina noiz iritsiko da egun honek bere berezitasuna galtzen duen unea? Noiz iritsiko da egun arruntenean ere emakumeen eguna dela sinistuaraziko dugun eguna? Noiz iritsiko da emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna?
Legalki denak gara berdinak baina gizarteari begiratuz gero kasu asko nabarmendu daitezkela ikusi dezakegu non hau ez den horrela. Bere adibide nabarienetariko bat publizitatean isladatzen dena da. Egunero edozein iragarkietan ageri da non emakumea objetu bilakatzen den. Zenbat eta zenbat alditan ikusiko genuen emakumea objetu sexual bezala eta etxeko lanetarako produktuak adierazteko erabilia izaten dela?
Gainera, emakumeen langabezi tasa altuagoa dela argi dago. Askotan, nahiz eta gizonezkoak emakumezko baten ikasketa berdinak izan, gizonezkoa aukeratzen dute, gizarteak oraindik ez duelako onartzen emakumeek gizonezkoen eskubide berdinak dituztela.
Gure ustez, oraindik ere bide luzea dugu aurretik denon berdintasuna lortzeko. Ez da nahikoa emakumeek bakarrik jartzea beraien partetik, gizonezkoek ere kontzientziatu behar dute gizarte matxista hau aldatzeko.
Elkarlanean bakarrik lortuko dugu gizon-emakumeon berdintasuna!

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)