viernes, 18 de marzo de 2016

             Pil-pilean dagoen gaia da  errefuxiatuekin gertatzen ari den egoera. Lehenik eta behin aipatu beharrekoa da ekialdeko herrialde hauek gerran daudela. Beraien egoera hil edo bizikoa denez, denok egingo genukeen moduan ihes egiten dute. Bide egokiena Asia igaro eta Greziako irletatik igarotzea da Europara iristeko, baina azkeneko hilabeteetan Turkia eta Europa hitzarmen batera iritsi dira: Europan sartzen diren kanpotar asko Turkiara bidaliak izango dira eta horren truke diru kopuru izugarria emango diete Turkiari. Baina aipatu beharrekoa da egoera honetan salbuespen bat dagoela, hau da, Siriako errefuxiatuak bakarrik dute Europara sartzeko eskubidea, beste guztiak kanporatuak izango dira.

             Gure ustez, egoera hau penagarria da, pertsona orok dugulako bizitzeko eskubidea. Ez da posible pertsonekin horrelako hitzarmen bat egitea, objektu moduan tratatzen dituztelako diru kantitate baten truke. Munduaren garapena hobera joan dela pentsatzen dugun arren, gizartearen pentsamendua oraindik erabat atzerakoia da, eta hori ikusteko adibiderik egokiena itun hau da.




2 comentarios:

  1. argazkia benetan gogorra da. Arantzazko hesiaren atzean haurra, emakumeak... Gatazka guztietan emakumeak eta umeak dira galtzaileenak.
    Bizitza duina izateko baliabiderik ez duten etorkinekin gure baliabideak partekatzeko prest gaude? Nazioarteko erakundeek zer egin beharko lukete edonor bere herrian bizi ahal izatea bermatzeko? Herritar hauek bere herria uztera behartuta daude zoritxarrez.
    Bitartean, horrelako argazkiak ikusiko ditugu.

    ResponderEliminar
  2. Egoera honek hobekuntzak izateko, denon laguntza da beharrezkoa. Gutako inori ez litzaioke gustatuko horrelako situazio batean egotea, ez bere burua, ezta bere inguruko inor ere. Horretarako, enpatia izan behar dugu, eta guk ahal duguna lagundu: etxean hartu, erropa eman... esaterako. Lan handia dugu aurretik baina lortuko dugu!

    ResponderEliminar