miércoles, 18 de mayo de 2016



FLOR DEL DESIERTO:

                  
                Aurreko ebaluaketa guztien moduan, oraingoan ere film bat ikusi dugu "Flor del desierto" izenekoa. Film hau oso lotuta dago giza eskubideekin, bertan, emakumeei eskubide bat kentzen zaielako. Afrikako hainbat  herrialdetan egiten den modura, protagonistak txikitan ablazioa jasan zuen. Mingarria izateaz gain, eskubideen aurka doa ekintza hau. Gainera, sinistuarazi egiten die hau dela normalena eta egin behar dena, eta ez badute ablazioa egiten, ez direla emakume puruak eta garbiak izango; alderantzizkoa, gizonen aldetik errespeturik merezi ez duten emakumeak izango direla sinistarazten die. Hau gutxi balitz, ekintza onartezin hau baldintza txarretan egiten da eta horren ondorioz, gaixotasun larriak eta infekzioak sortzen dira.

               Filmean, protagonista mundu zibilizatuan sartzen denean, ohartzen da bertako neska guztien kasuan, ablazioa ez dela egiten, eta jabetzen da ez duela zerikusirik emakume ona izatearekin. Eragin handiko modeloa bihurtzen denean, ordura arte gizarteak ez zekien berria argitaratzen du modu publikoan; Afrikako herrialde askotan hau burutzen dela, eta errotik moztu behar dela.

              Gure ustez, XXI. mendean, hau erabat debekatuta egon beharko luke, argi eta garbi baitago ablazioa giza eskubideen aurka doala, eta inorrek ez du merezi horrelako sufrimentu bat jasatea. Nahiz eta herrialde eta tradizioak errespetatu behar diren muga bat dago, eta muga hori giza eskubideak haustean gertatzen da. Ez al zaizue iruditzen badela ordua emakume askori oraindik egiten zaien ankerkeria hau galarazteko?

https://www.youtube.com/watch?v=jOBiHp3Qnlw





             

1 comentario:

  1. Pelikual oso polita iruditzen zait! Esan duzuen moduan eskubideekin oso lotuta dago. Ezagutzen ez ditugun herrialdeetako ohiturak gureekiko oso desberdinak direla erakusten digu. Hau bereziki, sablazioarena, giza eskubideen aurka dijoa guztiz eta pixkanaka-pixkanaka hauek ebazten joan beharko ginateke. Bereziki herrialde horietako gurasoak kontzientziatu beharko genituzke; alde batetik umearen osasuna arriskuan jartzen dutelako eta bestetik giza eskubideen aurka dijoalako.
    Denok merezi ditugu giza eskubideak!

    ResponderEliminar