jueves, 5 de mayo de 2016

POLITIKA ETA ETIKA:
 
                 Historian zehar etika eta politika oso lotuta egon izan dira, baina konturatu gara, ez dela beharrezkoa bi hauek batera agertzea elkarren arteko bizikidetza arrunt bat nahi bada. Baina bizikidetza on baten kasuan, politika egoki bat egoteko, etikak nahitaezkoa izan beharko luke.

                Gure ustetan, gaur egungo gizartean ez dugu kokatzen inongo etikarik, politikoek beraien buruagan bakarrik pentsatzen dute, eta beraientzat onuragarriak izan daitezkeen azpijokoak egiten dituzte, nahiz eta herritarrentzat kaltegarria izan. Horren adibide dira azken aldian hain entzunak diren albisteak, hala nola, korrupzioa, beste herrialde batzuetan dirua gordetzea...

                Guk atera dugun ondorioa, politikoek herritarrengan gehiago pentsatu behar dutela da, eta politikaren atala ondo edo gaizki, baina bete egiten dutela. Aldiz, etika aldetik, ez dugu ikusten inongo erantzukizunik, baina guk hau bultzarazi nahi dugu, gure gizartea hobetzeko asmoz.


http://www.popscreen.com/v/7Lii2/CORRUPCI%C3%93N-EN-ESPA%C3%91A


               

No hay comentarios:

Publicar un comentario