Gaur egun arte lege asko egon dira hezkuntza mailan, baina denboraldi honetan puri-purian dagoen hezkuntza modalitatea LOMCE da. Lege honek, polemika asko ekarri du gaur egungo gizartean pertsona asko alde eta beste hainbat kontra baitaude. Hau defenditzen dutenen arrazoi nagusiena hezkuntza onera aldatzea da, emaitza akademiko hobeak lortuz eta ikasleei honen garrantzia jabetuz.
Arlo guztietan bezala, lege honekin ados ez daudenak ere badira. Lege honek dio, Euskadi bezalako lekuetan gaztelerari balio gehiago emango die euskarari baino, eta kasu bera gertatzen da Katalunian. Baina gure ustez, lege honen alderik errotikoena DBH-3. mailan ikasleak sailkatu behar izatea da bi taldetan; ikasle "onak" eta "txarrak". Honek, norberaren eskubideak urratzen ditu eta irainduta sentiarazten du.
Gure ustez, argi dago hezkuntza hau ez dela egokia gizartearentzat eta ez duela onurarik egingo inongo momentuan.
Batzuk ados eta beste batzuk kontra,eta bitartean zalaztzan zer gertatuko den datozen urtetan. Gero eta erkidego gehiago ari dira aurka azaltzen.
ResponderEliminarHorrelako lege garrantzitsu bat garatzeko ez al da ezinbestekoa adostasuna? Beste herrialde batzuetan horrela garatu dira hezkuntza legeak. Hemen zergatik ez da posible?
Ados gaude zuekin, neskak. Nahiz eta egoera akademikoa hobetzeko sortu den LOMCE-a, gure ustez ondorio negatibo asko zituen lege honek. Adibidez, ikasleak onatzat edo txartzat hartzea, ikasle "txarrengan" desmotibazio eta insekuritate asko sortuko lituzke eta hauek gutxiago saihatzea ekarriko luke.
ResponderEliminarAnne, Ying Jie eta Berta
Ados nago zuekin. Egia da oraindik ez dagoela guztiz zehaztuta hezkuntza berria hau baino ikus dezakegu zenbait eskubide ukatzen dituela. Batetik, herrialde batek ama hezkuntzari garrantzi gutxiago ematea nahi dutelako eta bestetik ikasleak bi taldeetan banantzerarena ( onak eta txarrak ) Azkeneko arrazoi honetan bereziki ikusi dezakegu eskibide guztiak zapaltzen ari direla. Ez da bidezkoa gure lehentasunak zapaltzea eta umeak bi taldeetan sailkatzea.
ResponderEliminarGaza eskubideak guztientzat dira!