jueves, 28 de abril de 2016
Zorionaren bila...
Historian zehar filosofo askoren auzietako bat on gorena bilatzea izan da. Denek zuten on goren bat baina filosofo bakoitzak honi buruzko iritzi ezberdina zuen, horregatik ez zegoen adostasunik beraien artean. Aristotelesen esanetan on gorena zoriontasuna da baina ez aberastasunaren eta boterearen bidez. Epikuroren ustez ere zoriontasuna, plazerra eta ataraxia ( asaldurarik gabeko baretasun- egoera) dira. Utilitaristen iritziz aurreko bien antzera zoriontasuna aurkitu nahi dute, baina ez zoriontasun indibiduala baizik eta gehiengoen onura handiena ekartzen duena. Kanten arabera, bizitza jomuga baterantz bideratu behar dela uste du, autonomia zoriontsu izateko ezin zara bizi tutore baten menpe, autonomia behar duzu. Baina baldintza bat bete behar du, inperatibo kategorikoaren barruan egon behar du, hau da, zure jokabidea lege unibertsala izatea nahiko zenukeen modura.
Asko pentsatu ondoren eta gure on gorena definitu nahiean batez ere Aristotelesen etikarekin bat gatoz. Gure ustez bizitza honetan zoriontasuna da beharrezkoena eta denok nahi dugu zoriontsu izan. Baina Aristotelesek ongi dioen bezala zoriontasun horrek ez du aberastasunearekin edo boterearekin zerikusirik. Baina Kanten pentsamenduarekin ere ados gaude neurri batean, autonomia izateak norberaren izaeran eragin handia du.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario