Aurtengo aste santuetan bidaia paregabe bat egiteko aukera izan dugu. Bidaian zehar hiri ezberdinak bisitatu ditugu baina batez ere Polonian ibili gara gure elkartrukea dela-eta. Egun horietan polako batzuen etxean egon gara, bakoitza bere bikotearekin. Egunero jarduera desberdinak egiten genituen hiria ezagutzen joateko.
Hiria ezagutzearekin batera bertako kulturan murgildu gara, eta ohartu gara ohitura desberdin ugari dituztela gureekin konparatuz, adibidez, janaria, ordutegia, agurtzeko era ... Horietako egun bakoitza desberdina izan da beti ez garelako berdin sentitu eta sentimendu gazi-gozoen nahasketa bat bizi genuen. Batzuetan, lagunekin eta bikotearekin gustora egon arren, etxera iritsitakoan familia ezezagun batekin geudela jabetzen ginen eta bakardadea sentitu genuen.
Esperientzia honek pertsonalki hazi egin gaitu eta gure ustez edonork izan beharko luke aukera hau bizitzeko. Azken finean, beste errealitate bat ezagutzen duzu eta mundua leku guztietan ez dela berdina jabetzen gara.

Hori da, ez galdu horrelako aukerarik!
ResponderEliminar